Hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren alorrean goi-mailako prestakuntza eta eskarmentu handia duen lantaldea gara, ingeniariz eta hizkuntzalari konputazionalez ostutakoa. Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra dute gehienek, eta 6 doktore daude lantaldean.
Josu Aztiria Urtaran
Hizkuntza eta Teknologia negozio-unitateko zuzendaria
+
Hizkuntza eta Teknologia negozio-unitateko zuzendaria
Humanitateak Enpresan lizentzia (Deustuko Unibertsitatea, 2000) eta Zuzendaritza Garapena eta Lidergoa masterra (Deustuko Unibertsitatea, 2000) ditu, eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko Erakundeen Kudeaketa masterra egiten ari da (EHU). Gaur egun, Hizkuntza eta Teknologia negozio-unitateko zuzendaria da Elhuyarren, eta, aurretik, Hizkuntza Zerbitzuak saileko kudeatzailea izan zen.
Itziar Cortés Etxabe
Itzulpengintzarako Teknologien arloko arduraduna
+
Itzulpengintzarako Teknologien arloko arduraduna
Informatika Ingeniaritzako lizentzia (EHU, 2009) eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (EHU, 2011) ditu. Gaur egun, Itzulpengintzako Teknologien arloko arduraduna da Elhuyarren.
Xabier Saralegi Urizar
Testuen Meatzaritza arloko arduraduna
+
Testuen Meatzaritza arloko arduraduna
Informatika Ingeniaritzako lizentzia (EHU, 2002) eta Hizkuntzaren Prozesamendua masterra (EHU, 2012) ditu, eta doktorea da Informatika Ingeniaritzan (EHU, 2017). Gaur egun, Testuen Meatzaritza arloko arduraduna da Elhuyarren. Aurretik, ikertzaile aritu da hizkuntzaren prozesamenduko alorrean Elhuyarren.
Klara Ceberio Berger
Hizkuntza Baliabide eta Tresnen arloko arduraduna
+
Hizkuntza Baliabide eta Tresnen arloko arduraduna
Alemaniar Filologia (Universidad de Salamanca, 2000) eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (EHU, 2006) ditu. Gaur egun, Hizkuntza Baliabide eta Tresnen arloko arduraduna da Elhuyarren. Aurretik (2002-2008), Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa ikerkuntza-taldean aritu zen lanean.
Igor Leturia Azkarate
Hizketa Teknologien arloko arduraduna
+
Hizketa Teknologien arloko arduraduna
Informatikako Ingeniaritza Teknikoko diploma (Mondragon Unibertsitatea, 1993), Informatikako lizentzia (Université Paul Sabatier, Toulouse, 1994) eta Sistemen Elektronikako Ingeniaritzako lizentzia (Mondragon Unibertsitatea, 1996) ditu. Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (EHU, 2009) du, eta doktorea da Hizkuntza Teknologietan (EHU, 2014). Gaur egun, Hizketa Teknologien arloko arduraduna da Elhuyarren. Aurretik, ikertzaile aritu da hizkuntzaren prozesamenduko alorrean Elhuyarren. Lehenago, Ikerlan-en ikerlari laguntzaile, SOME Software Innovation-en zuzendari tekniko eta EMUNen IKT-zuzendari aritu da.
Iker Manterola Isasa
+
Informatikako ingeniaria da (EHU). Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra du (EHU). Gaur egun, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatean dihardu lanean, hizkuntza-baliabideen eta -tresnen zerbitzu-lerroan.
Antton Gurrutxaga Hernaiz
+
Zientzia Kimikoetan lizentziaduna da (EHU, 1980). Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra du (EHU, 2007). Informatikan doktorea da (2014). Gaur egun, hiztegi lexikografiko eta tekniko batzuen zuzendaria eta hizkuntza-baliabideen eta -tresnen arloko ikertzailea da. Aurretik, Hizkuntza Zerbitzuetako eta I+Gko arduraduna izan da Elhuyarren. Euskaltzain urgazlea da (2013).
Mari Susperregi Indakoetxea
+
Informatikako lizentziaduna da (EHU, 1998), eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (EHU) egiten ari da. Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatean aritzen da, garatzaile.
Zuhaitz Beloki Leiza
+
Informatikako ingeniaria da (2011, EHU). Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktorego-programako masterra (2012, EHU) eta doktorego-tesia (2017, EHU) egin ditu. 2016tik, Elhuyarren dabil lanean, Hizkuntza eta Teknologia unitatean. Aurretik, EHUko Ixa taldean aritu da, ikerkuntzan, hizkuntzaren prozesamenduaren arloan
Maialen López de la Calle Lekuona
+
Informatikako ingeniaria da (EHU). Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra du (EHU). Gaur egun, Testuen Meatzaritza arloko ikertzailea da Elhuyarren.
Iñaki San Vicente Roncal
+
Informatika Ingeniaritzan lizentziatua da (EHU, 2007), Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra du (EHU, 2012) eta Informatika Ingeniaritzan doktorea da (EHU, 2019). Gaur egun, Testuen Meatzaritza arloko ikertzailea da Elhuyarren. Aurretik, hizkuntzaren prozesamenduaren alorrean aritu da ikertzaile, Elhuyarren eta EHUn.
Amaia Jauregi Carrera
+
Informatika Ingeniaritzako lizentzia (EHU, 2008) eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (EHU, 2012) ditu. Gaur egun, Itzulpengintzako Teknologien arloan dihardu Elhuyarren.
Ixiar Iza Agirre
+
Goi Mailako Ingeniaritza Industrialeko lizentzia du (Nafarroako Unibertsitatea, 1995). 2007tik, Itzulpengintza Zerbitzuan eta Itzulpengintzako Teknologien arloan dihardu Elhuyarren. Itzulpengintza eta Teknologia (EHU) graduondokoan Lokalizazioen irakasle aritu zen (2012-2013, 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetan).
Eli Pociello Irigoien
+
Ingeles Filologia (1998, Deustuko Unibertsitatea) eta Euskal Filologia (2000, Deustuko Unibertsitatea) ditu, eta doktorea da Euskal Filologian (EHU, 2008). 2007tik, Elhuyarren ari da, Hizkuntza eta Teknologia unitatean; hasieran, ikertzaile gisa hizkuntzaren prozesamenduko alorrean, eta gaur egun, teknikari gisa hiztegigintzaren alorrean.
Amaia Astobiza Uriarte
+
Itzulpengintza eta Interpretazioa lizentzia (EHU, 2006), Terminologiako masterra (Pompeu Fabra, 2007) eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Teknikaria masterra (EHU, 2017) ditu. 1999tik ari da Elhuyarren, hainbat arlo eta unitatetan: hiztegigintza, itzulpengintza eta aholkularitza, besteak beste. Gaur egun, hiztegien eta corpusen alorreko teknikaria da.
Saroi Jauregi Aiestaran
+
Euskal Filologia (2000, Deustuko Unibertsitatea) eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterra (2016, EHU) ditu. 2002tik ari da Elhuyarren, Hizkuntza eta Teknologiako unitatean. Gaur egun, Elhuyarreko hizkuntza-kalitateko lantaldearen arduraduna eta Hizkuntza eta Teknologia unitateko komunikazio-arduraduna da.
© 2018, Elhuyar - ht@elhuyar.eus - 943363040 - Lege-oharra - Cookie-politika