Hizketa-teknologiek hizketa tratatzea ahalbidetzen diete makinei, eta barnean hartzen dituzte hizketaren sintesia edo sorkuntza eta hizketaren ulermena. Aplikazio ugari dituzte: laguntzaile birtualak, hizketaren itzulpen automatikoa, bikoizketa automatikoa edo azpitituluak automatikoki jartzea, bideo eta audioen transkripzio automatikoa, diktaketa... Irisgarritasun edo inklusibitatearen arloan ere asko lagundu dezakete, hala nola itsuei testua irakurriz edo ezgaitasun motorrak dituztenei lagunduz ordenagailua hizketaren bidez gobernatzen.
© 2018, Elhuyar - ht@elhuyar.eus - 943363040 - Lege-oharra - Cookie-politika