Hizkuntza-baliabideak.

Gaur egun, eleaniztasuna kontuan hartzen duten hizkuntza-baliabideak ezinbestekoak dira edozein erakunde eta enpresatan. Eleaniztasuna nagusi den garaiotan, gero eta garrantzi handiagoa du hizkuntza-teknologietan oinarritutako hizkuntza-baliabideak sortzeak, hizkuntza edozein delarik ere, informazioa modu bateratu eta eraginkor batean tratatu, eta ondoren, egoki erabili ahal izateko. Horretarako, hainbat alor lantzen ditugu, hala nola terminologiaren eta entitateen erauzketa automatikoa; erauzitako terminologia kudeatzeko teknologiak; edota corpusak sortu edo osatzeko tresnak. Azkenik, euskaraz idazten laguntzeko tresnak ere garatzen ditugu.

Ikerketa-lerro nagusiak

  • Erauzketa automatikoa: entitate-eta terminologia-erauzleak, elebakarrak eta eleaniztunak
  • Hiztegigintza automatikoa
  • Corpusen sorkuntza automatikoa
  • Zuzentzaile adimendunak