Itzulpengintzarako teknologiak.

Itzulpengintzaren alorrean itzulpen-lanak egiteko fluxuetan eta erremintetan integratzen diren teknologiak dira itzulpengintzarako teknologiak. Itzulpen-prozesua optimizatzea dugu helburu, produktibitatean hobekuntzak eraginez eta lanaren kalitatea bermatuz. Itzulpen-enpresetarako nahiz hizkuntzen kudeaketan murgildurik dauden erakundeetarako soluzioak eskaintzen ditugu, hala nola itzulpen-memoriak ustiatzeko software eta erremintak eta itzulpen-prozesuen kudeaketa optimizatzeko web-aplikazioak eta aholkularitza-zerbitzua. Horrez gain, kalitateko itzulpen automatikoko sistemak eskaintzen ditugu, sare neuronaletan eta ikasketa automatikoan oinarritutakoak, testuinguru eleaniztunetan lan egitea errazteko.

Ikerketa-lerro nagusiak

  • Itzulpen automatikoa
  • Itzulpen-kalitatearen estimazio automatikoa
  • Itzulpen-memoriak ustiatzeko metodo aurreratuak