Hizketaren sintesia.

Hizketaren sintesi bidezko hainbat soluzio eskaintzen ditugu. Webgune batean integratu daitekeen tresna-barra batek aukera ematen du edukiak entzuteko, irakurri beharrean, webgunea inklusiboa egiteko edo edukia mugikorrean eroso entzun ahal izateko. Nabigatzailean eta testu-prozesadorean integratzen diren barrak ere baditugu, dislexia edo ikusmen-urritasunen bat duen edonork edozein webgune edo dokumentu entzun ahal izateko. Horrez gain, hizketaren sintesian oinarriturik, neurrira egindako soluzioak ere garatu ditzakegu.

tts.elhuyar.eus

Ezaugarri teknikoak

Kalitate handiko hizketaren sintesia, EHUko Aholab ikerketa-taldeak garatua, hizkuntza askotan eta ahots ezberdinekin. Gainera, pertsonalizatu egin daitezke ahotsak.