Irisgarritasun-soluzioak eskaintzen ditugu, hizketaren sintesia, hizketaren ezagutza eta bestelako teknologia batzuk erabiliz. Adibidez, ikusmen-urritasuna edo dislexia dutenek webguneak eta dokumentuak irakurri ahal izateko tresnak ditugu, eta ezgaitasun motorrak dituztenek ordenagailua kontrolatu eta testuak diktatu ahal izateko tresnak garatzen ari gara. Horrez gain, itsuak edo edozein motatako ezgaitasunak dituztenak museo edo ibilbide batean telefono mugikorraren bidez gidatzeko aplikazio bat dugu, Bidaide; gidatzeko argibideak eta bisitako elementuen azalpenak norberaren hizkuntzan irakurri edo entzun daitezke, eta, beraz, guztiz irisgarria da esperientzia.
Irisgarritasunerako, hizketaren sintesiko eta hizketaren ezagutzako teknologiak ditugu. Bidaiden, bisitariaren kokapena baliatzen da gidatu ahal izateko; kanpoko ibilbideetan, GPS bidez, eta barrukoetan, Bluetooth baliza igorle batzuen bidez. Azalpenak hainbat hizkuntzatan izateko, webgune batean gordetzen da edukia, eta handik kudeatzen du tokiaren arduradunak. Testuak itzultzeko, itzulpen automatikoa baliatu daiteke, eta audioak sortzeko, berriz, hizketaren sintesia.
© 2018, Elhuyar - ht@elhuyar.eus - 943363040 - Lege-oharra - Cookie-politika