Testu bat hizkuntza batetik beste batera pasatzeko prozesua da itzulpen automatikoa, eta aspalditik ari gara arlo horretan ikertzen eta lanean. EHUko Ixa taldearekin batera, euskarazko lehen itzulpen automatikoko sistema sortu genuen 2007an, Matxin, eta, ordutik, halako sistemen kalitatea hobetzen ari gara etengabe. Gaur egun, sare neuronaletan oinarritutako sistemak (NMT) ditugu martxan, eta horren adibide da itzultzailea.eus.
Estatistikan eta sare neuronaletan oinarritutako sistemekin gabiltza lanean. Azken horiek, adimen artifiziala dute oinarri, eta Deep Learning tekniken bidez egiten da ikasketa-prozesua.
© 2018, Elhuyar - ht@elhuyar.eus - 943363040 - Lege-oharra - Cookie-politika