Itzulpen-prozesuak optimizatzea.

Erakunde batean sortzen diren itzulpen-beharrei erantzuteko tresna da Itzulpenflow. Web bidezko aplikazio bat da, eta itzulpen-beharra sortzen denetik lan horren itzulpena egiten den arteko fluxua kudeatzeko balio du. Plataformak, gainera, hainbat informazio eskaintzen du modu automatikoan: dokumentu baten tamaina hitzetan eta karakteretan, aurrez egindako itzulpenekin egon daitekeen antzekotasun-maila, lan-eskaera baten prezioa, azpikontratazioak kontrolatzeko aukera...

itzulpenflow.eus

Ezaugarri teknikoak

Itzulpenflowk hainbat teknologia aurreratu erabiltzen ditu erabiltzaileari erraztasunak emateko eta itzulpen-prozesuaren kudeaketa optimizatzeko. Horren adibide da itzulpen-memoriak kudeatzeko daukan modulua, zeinak plataformara automatikoki igotzen diren itzulpen guztiak erregistratzen baititu, informazio hori berrerabili ahal izateko.

Aplikazio-eremuak

  • Itzulpen-zerbitzuak
  • Itzulpenak kudeatu behar dituzten erakundeak

Arrakasta-kasuak